XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Izan ere, Jainkoa goi-goiko irazle agertzen da.

Naiz jainkoa bere baitan bildua len gertaburuak sortu auek, ez dira Jainkoa bera, Jainkoak sortuak baiño.

ESKOLASTIKAREN IRAKAS-ERA (metodo)

Eskolastikak metodo berria ezarri dio bere garaiko teolojiari ta pilosopiari.

Teolojiari buruz esan bear da, eskolastikoak ez dirala bein ere konformatu al izan Idazti deunekin edo Gurasoen erakuspenekin egi bat azalduta, baizik egi ori argitu, sakondu ta bere egokitasuna ere adierazi nai izan dute pilosopiaren laguntzarekin.

Eskolastikoak Gurasoak baiño askoz adimen zalegoak ditugu.

Orrela Teolojiak, garai bateko mistika giro goxoa galtzen du, Dialektikak ezartzen dion legortasunagatik.

Pilosopiak ere Agustinengandik artu zuan tankera galtzen dijoa doi-doi.

Toma aurretiko Pilosopilariak, Anselmo, Bonabentura, t.a. Agustindarrak ditugu bere idaztiak mistikuz igurtzita daudelako; naimena adimenaren gañetik jartzen dute, ta pilosopian Platoniko zale agertzen dira-ta.

Alberto Aundi ta Tomarekin Aristotelesen pilosopia erabat nausituko da erdi-aro zear Platonena, ainbeste urtez Agustiñek eta len eskolastikoak erabillia zokoan geldituko da aldi luze batez.

Bestalde, Anselmok eta Abelardok asi zuten ikaseran, goi-eskolastikan osotasun guztikoa degu.

Irakasteak jardun-bide jakiña darabilte beti.

Irakasleak pilosopiko auzi bati buruz azalpenak, irakurgaiak egiten zitun.

Esaterako, Pilosopia Aristoteles-en idaztitik edo Boezionetik, Teolojia berriz Idazti Deunetik edo Pedro Lombardoren Sententiae liburutik.

Irakurri ala irakasleak bere azalpena (commentarium) egiten zuan.

Gero, asten zan bigarren zatia, au da, eztabaida (disputatio) irakasle ta ikasleen artekoa.

Irakas-era onek bere ondotik idazkera berezia sortu zun: Azalpenak Irakurgaietatik, au da, maixuaren Lectio-tatik Comentaria izeneko idaztiak egin ziran, Erdi-aroko idaztirik zabalduenak, noski.

Comentaria edo azalpena izeneko idaztien ondoren Summa edo bildumak agertu ziran.

Idazti auetan eskolastikoen metodoa erabatekoa degu.

(Ikus Toma deunaren Summa Th.).